Zerba orri-mami beteak saltsan
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Zerba orri-mami beteak saltsan
Osagaiak
- Xorta bat zerba
- Urdaiazpiko iberiarra eta gazta, xerretan moztua
- Irina eta arrautza
- Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko
- 2 baratxuri ale, pikatuak
- Orri-mamiak egositako uraren salda, litro laurdena inguru
- 3 koilarakada oliba olio
- Perrexil pikatua
- Koilarakada apal bat irin
- Xorta bat ardo zuri
- Gatza
Errezeta
Orri-mamiak hosto berdeetatik bereiziko ditugu. Orri-mamiei hariak kendu eta 10 zm-ko puskak egingo ditugu. Betegarrirako erabili ahal izango ditugu hosto berdeak, bexamelaz eginez gero. Bexamela egin eta, bukaeran, erantsiko genizkioke hosto berdeak, pikatu eta padera batean baratxuri pikatuekin batean oliba oliotan salteatu eta gero.
Gatza ur ugaritan bota eta hartan jarriko ditugu egosten patatak eta zerbaren orri-mamiak. 20 minutuan edukiko ditugu egosten, su ezti-eztian, patatak eta orri-mamiak xamurtu eta labanaren ahoari eutsiko ez dioten arte. Barazkiak xukatu eta litro laurdena gordeko dugu egoste salda horretatik.
Arestian esan bezala, oliotan salteaturiko zerba hosto berdez hornitutako bexamel batez egin dezakegu orri-mamien betegarria, baina errazago jokatuko dugu beharbada urdaiazpiko eta gaztarekin. Horretarako, orri-mami egosiaren gainean luzera bertsuko urdaiazpiko “iberiarra aukeran“ eta gazta “xamurra izan dadila“ xerra bana hedatu eta beste orri-mami batez estaliko dugu ondoren guztia. Honela jokatuko dugu guztiak egin arte. Urdaiazpiko egosia edo txahal mingain egosia erabil dezakegu betegarrian, xerratan betiere.
Orri-mamiak irin-arrautzetan kontu handiz pasa eta olio ugaritan frijituko ditugu ondoren. Padera atera, xukatu eta erreserbatu egingo ditugu.
Kazola batean, oliotan sueztituko dugu baratxuri pikatua. Dantzan hasi bezain laster, gorritu gabe beraz, irina erantsi eta, koilara batez, nahasi egingo dugu. Ardoa eta salda beroa isuriko ditugu ondoren. Irakiten edukiko dugu guztia, minutu erdian. Orri-mami irin-arrautzeztatuak saltsa hartan ipini eta hantxe utziko ditugu, irakiten ezti-ezti, kolorea hartu eta saltsan egoki sar daitezen. Perrexila hautseztatuko dugu ondoren gainetik.
Saltsa honi tomate saltsa, haragi saltsa “gisatuarena edo“ edota, esate baterako, eguerdian erre dugun oilaskoak utzitako saltsa ere erantsi ahal izango diogu, koilarakada batzuk.
Zerba orri-mami beteak saltsan
Zerbak urdaiazpikoarekin
Zerbak urdaiazpikoarekin Osagaiak Xorta bat zerba 4 patata eder 7 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale Urdaiazpikoa, dadotan edo xerra oso finetan moztua Gatza Errezeta Zuritu eta puska ertainetan zatituko ditugu patatak. Orri-mamiak hosto berdeetatik …
Zerba orri-mami beteak eta irin-arrautzeztatuak
Zerba orri-mami beteak eta irin-arrautzeztatuak Osagaiak Xorta bat zerba Urdaiazpiko iberiarra eta gazta, xerretan moztua Irina eta arrautza Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko Errezeta Orri-mamiak hosto berdeetatik bereiziko ditugu. Orri-mamiei hariak kendu eta 10 zm-ko …
Zerbak patatekin
Zerbak patatekin Osagaiak Xorta bat zerba 4 patata eder 7 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale Gatza Errezeta Zuritu eta puska ertainetan zatituko ditugu patatak. Orri-mamiak hosto berdeetatik bereiziko ditugu ondoren. Orri-mamiei hariak kendu eta …
Zerbak euskal eran
Zerbak euskal eran Osagaiak Xorta bat zerba 4 patata eder 4 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale Irina eta arrautza Olio edo eguzki-lore olioa, frijitzeko Gatza Errezeta Zuritu eta puska handitan zatituko ditugu patatak. Orri-mamiak …