Tomate entsalada zerri-buruarekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Tomate entsalada zerri-buruarekin –
Osagaiak
- 4 tomate heldu
- Basurde buru xerra on bat, dadotan
- 2 koilarakada sagardo-ozpin
- Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada
- Gatza
…
Errezeta
Kendu zurtoina tomateei eta, kontu handiz, labana zorrotz batekin, azala kendu, fruitua bere mami gorriarekin geldi dadin. Azala bazterrera. Tomateari azala kenduz gero, askoz goxoagoa gelditzen da entsaladarako, zatitze hutsak baino lan gehixeago ematen badu ere.
Erdibitu, alde laua oholaren kontra jarri, eta xerra lodiak egin. Plater edo erretilu batean paratu. Gatza eman.
Banatu gainean basurde buruaren dadoak. Gatz pittin bat eman. Gobernatu entsalada sagardo-ozpinarekin eta oliba olio birjinarekin.
Tomate entsalada zerri-buruarekin

Tomate konfitatua
Tomate konfitatua – Osagaiak 30 tomate txiki (sortakoak), golfeko pilotaren tamainakoak 15 baratxuri ale Oliba olioa Gatza eta azukrea Ezkaia, 4 adaxka Laberako paper sulfuroztatua, orri bat Tomate konfitatua Errezeta Zurtoina kendu tomateei eta egin …

Tomateak okelaz beteta Carolaren eran
Osagaiak 8 tomate heldu, ertainak eta trinko-trinkoak, betetzeko 2 tipulin, xehatuak 3 baratxuri ale, xehatuak 4 koilarakada oliba olio Haragi xehatua, kilo bat (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizenduna, lehorra izan ez dadin) Tomate saltsa, 10 …

Txerri blanqueta
Txerri blanqueta – Osagaiak Kg bat txerri haragi, gisatzeko 2 azenario 2 tipulin Porru bat Erramua, hosto txiki bat Ezkai freskoa, adaxka txiki bat Kg erdia barrengorri, garbi eta lautan zatituak Gurina, pixar bat Saltsa …

Txerri mingaina eta patatak entsaladan
Txerri mingaina eta patatak entsaladan – Osagaiak 8 txerri mingain garbi Baratxuri-buru bat Porru bat, osorik Tipulin bat, osorik Kg bat patata, uretan egosiak eta zurituak Eskukada bat perrexil, trauskil moztua Oliba olio birjina Xorta …

Tomate entsalada
Osagaiak 5 tomate heldu Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Kendu zurtoina tomateei eta, kontu handiz, labana zorrotz batekin, azala kendu, fruitua bere mami gorriarekin geldi dadin. Azala bazterrera. Tomateari azala kenduz …