Orburuak ozpin-oliotan
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- 24 orburu egosi
- 10 koilarakada oliba olio birjina estra
- 4 koilarakada sagardo edo xerez ozpin
- Limoi zukua, tanta batzuk
- Baratxuri ale mutur bat, xehatua
- Perrexila, xehatua
- Gatza
*Lau pertsonentzat
Errezeta
Bitan edo lautan moztuko ditugu orburuak. Gopor edo katilu handi batean, ozpina, limoi zukua, baratxuria eta gatza erantsiko ditugu. Koilara batez nahasi eta oliba olioa eta perrexila gaineratuko ditugu. Ahal izanez gero, hobe dugu orburu egosi berriak, bero nahiz epel, ozpin-oliotan maneatzen baditugu. Hotz badaude, segundo batzuk edukiko ditugu mikrouhinetan epeltzeko eta ozpin-oliotan igurtziko ditugu ondoren, hartan ongi busti daitezen.
Orburu salteatuak
Orburu salteatuak – Osagaiak 24 orburu gordin 4 koilarakada oliba olio Gatza Baratxuri xehatua, pixka bat Perrexil xehatua Orburu salteatuak Errezeta Garbitu eta xerra mehetan zatituko ditugu orburuak. Gaiak itsasten ez diren padera batean, berotzen …
Orburu gordinak gatzozpinetan
Osagaiak 12 orburu Tipulin erdia, pikatua Baratxuri ale bat, xehatua Perrexila, xehatua 8 koilarakada oliba olio birjina estra 4 koilarakada sagardo-ozpin Koilarakada bat limoi zuku Gatza eta piperbeltza *Lau pertsonentzat Errezeta Egosteko balira bezala garbituko …
Orburuak txirlekin
Orburuak txirlekin – Osagaiak 24 orburu egosi, hotzak eta laurdenkatuak Kg erdia txirla 2 baratxuri ale, pikatuak Orburuak egosi diren salda, hiru litro laurden inguru 3 koilarakada oliba olio Perrexila, pikatua Koilarakada apal bat irin …
Orburu irin-arrautzeztatuak saltsan
Osagaiak 24 orburu Irina Arrautza bat, joa Perrexila, xehatua Baratxuri ale bat, xehatua Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko 3 koilarakada oliba olio Tipulin handi bat, pikatua Orburuak egosi diren salda, baso handi bat Ximiko bat …
Orburuak urdaiazpikoarekin
Orburuak urdaiazpikoarekin – Osagaiak 24 orburu egosi 3 koilarakada oliba olio 2 baratxuri ale Orburuak egosi diren salda, koilarakada batzuk Urdaiazpikoa, takotan edo, hobe, xerra finetan moztua Irina, ximiko bat Gatza Orburuak urdaiazpikoarekin Errezeta Kazola …