Kuiatxo, hirugihar eta tipula tarta
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Kuiatxo, hirugihar eta tipula tarta –
Osagaiak
- Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsiaz edo hostore masaz estalia
- 3 tipula ertain, xerratan moztuak
- 2 kuiatxo
- 3 koilarakada oliba olio
- Baratxuri ale bat, txikitua
- Hirugihar ketua, dadotan moztua, eskutada bat
- Baso txiki bat esnegain likido
- Gazta arraspatua, eskutada bat
- Gatza
Kuiatxo, hirugihar eta tipula tarta
Errezeta
Kazola batean olioa sutan jarri. Bertan frijituko ditugu, su ez oso bizian, baratxuria, tipula eta hirugiharra. Gatz pixar bat eman. Egin dadila pixkana-pixkana barazkia ongi egosia egon arte, eta franko murriztu arte, ahal dela, kolore iluna hartu arte. Kolore iluna azkeneko momentuan sua bizituz lortuko dugu. Horrela karamelu itxura hartuko du. Guztira 2 ordu edo behar dira. Gero epeldu dadila pixka bat. Tipula sutatik atera baino minutu batzuk lehenago erantsiko ditugu kuiatxoak, garbi, xerratan eta padera batean oliba olio apur batean pasatu eta gero. Epeltzen utziko ditugu tipula eta kuiatxo salteatuak.
Orduan, aurretik labean berotutako moldean sartuko ditugu hirugiharra eta kuiatxoa, tipularekin batean. Zoko guztiak ongi bete, esnegaina zurrusta finean botaz gainetik. Gazta arraspatuz estali gero. Dagoela labean 200 graduan, 10 bat minutuz gutxi gorabehera, gainaldea pixka bat txigortzen den arte, tipula, esnegainarekin nahasita, goxo-goxo gelditzen den arte. Entsaladarekin batera zerbitzatu.
Kuiatxo, hirugihar eta tipula tarta
Kuiatxoak haragiz beteta
Osagaiak Haragi gordin pikatua (txahalkia, behikia eta txerrikia), 750 g 4 kuiatxo handi 4 koilarakada oliba olio 4 koilarakada handi tomate saltsa Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Kuiatxoak garbitu eta lehortuko ditugu. Luzetara moztu bitan, eta …
Barazki pistoa
Barazki pistoa – Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 8 baratxuri ale, osorik, zuritu gabe Oliba olio birjina, 10 koilarakada 2 kuiatxo dadotan moztuak 2 pipermorro gorri, dadotan moztuak 2 piper berde, dadotan moztuak 2 alberjinia …
Eskarola entsalada hirugihar puskekin
Eskarola entsalada hirugihar puskekin – Osagaiak 2 eskarola garbi, xukatu eta hostoak libratuta Hirugihar ketua puskatan, eskutada bat Baratxuri ale bat Oliba olio birjina, 6 koilarakada 2 koilarakada sagardo-ozpin Gatza eta piperbeltza Eskarola entsalada hirugihar …
Tipula eta hirugihar tarta
Tipula eta hirugihar tarta – Osagaiak Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsiaz edo hostore masaz estalia 5 tipula ertain, xerratan moztuak 3 koilarakada oliba olio Baratxuri ale bat, txikitua Hirugihar ketua, dadotan moztua, eskutada …
Kuiatxo zopa
Kuiatxo zopa – Osagaiak Kuiatxo garbiak, azal eta guzti, xerra finetan moztuak, kilo bat 2 baratxuri ale, zerrendatan Oliba olio birjina, 2 koilarakada Litro bat ur, salda kontzentratuaren pastilla batekin irakina Azukre pixka bat 3 …