Kardua orburuekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- Kardu bat gordinik
- 8 orburu natural, egosiak
- Ura
- Gatza
- 2 baratxuri ale, xehatuak
- 2 koilarakada oliba olio
- 2 koilaratxokada irin
- Kardua egosi den salda, edontzi handi bat
- Xorta bat ardo zuri
- Perrexil xehatua
Errezeta
Kardua garbituko dugu lehenik. Zatiak ur irakitan sartu eta gero, presio-eltzea itxi eta balbula biraka hasi orduko eztituko dugu sua, maila apalenera eramanez, balbulak biraketari utzi gabe betiere. 35/40 minutu egingo ditu eltzeak balbula biraka duela. Sua itzali, balbula erretiratu eta eltze barruan utziko dugu kardua hozten, estalkia ireki gabe, ongi hoztu arte.
Kazola apal bat su gainean jarri eta ongi xehaturiko baratxuri aleak sartuko ditugu hartan. Bi koilarakada oliba olio erantsiko ditugu ondotik. Baratxuria dantzan hasi orduko sartuko ditugu kardu puskak, egosiak eta xukatuak. Minutu batean edukiko ditugu kardu zatiak baratxuriaren ondoan eztitzen eta koilaratxokada bat irin eta karduak egosi diren salda, baso bat gutxi gora-behera, erantsiko ditugu ondoren, pixkana-pixkana saltsa arin bat itxuratzeko. Irakiten utziko dugu irinaren gordin gustua gal dezan.
Kardu erregosiaren gainean irauliko ditugu orburu naturalak, ordurako egosiak eta bitan edo lautan zatituak. Perrexil xehatua erantsi ondoren, gatz-puntua neurtu, zuzendu eta mahairako prest edukiko ditugu kardua eta orburuak.

Karduak saltsan
Osagaiak Kardu bat gordinik Ura Gatza 2 baratxuri ale, xehatuak 2 koilarakada oliba olio 2 koilaratxokada irin Kardua egosi den salda, edontzi handi bat Xorta bat ardo zuri Perrexil xehatua Errezeta Kardua garbituko dugu lehenik. …

Orburuak tenpuran
Orburuak tenpuran – Osagaiak 24 orburu 150 g irin Ura, litro laurdena Azukrea, ximiko bat Okindegiko legamia prentsatua, 15 g. Gatza, koilarakada erdia Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko Orburuak tenpuran Errezeta Irina, gatza, azukrea eta …

Kardua almendrerekin, Aragoi estilora
KARDUA ALMENDREKIN, ARAGOI ESTILORA – Osagaiak pote handi bat kardu (kontserban) eskukada bat almendra gordin eskukada bat pinazi irina esne freskoa bi baratxuri xerratu oliba-olio birjina estra gatza … Errezeta 1. Hasteko, bota itzazu karduak …

Orburu egosiak gatzozpinetan
Osagaiak 24 orburu egosi 2 tomate heldu uraza garbi bat ahuntz-gazta txiki bat 10 koilarakada oliba olio birjina estra 4 koilarakada baltsamo, sagardo edo xerez ozpin gatza eta piperbeltz eho berria oliba olio birjina estra …

Orburu irin-arrautzeztatuak saltsan
Osagaiak 24 orburu Irina Arrautza bat, joa Perrexila, xehatua Baratxuri ale bat, xehatua Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko 3 koilarakada oliba olio Tipulin handi bat, pikatua Orburuak egosi diren salda, baso handi bat Ximiko bat …