Gari-zainzuriak salteatuta
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- Gari-zainzuriak, 2 sorta
- 2 koilarakada oliba olio
- Gatza
Errezeta
Zainzuriei beheko alde gogor eta lurtsua kenduko diegu. Horretarako, behe-behetik tolestu zainzuria eskuekin. Zainzuria alde zati ez hain gogorretik hauts dadin lortuko dugu. Gero zuritu. Hagitz lodiak baldin badira, bitan moztu luzetara. Zartagin batean olioa jarri eta su ez oso bizian berotu dadila. Zainzuriak sartuko ditugu, baina denek zartaginaren hondoa ukitzeko moduan. Beharrezkoa bada, zenbait txandatan egin. Poliki eman buelta zainzuriei, xuabe-xuabe frijitu daitezen. Azken 5 minutuetan sua pixka bat bizitu. Gutxi gorabehera 6 minutuz edukiko ditugu sutan, betiere suaren bizitasunaren arabera eta zainzurien loditasunaren arabera. Dena dela, eginak ote dauden jakiteko modu hoberena bat jatea da. Azken momentuan goxo-goxoak gelditzen dira gurin pixka bat emanez gero. Gero gatz pixka bat erantsi.
Ur irakinetan egindako arrautza batekin edo arrautza frijitu batekin batera jan ditzakegu, edo arandoi salteatu batzuekin edo arrautza-irinetako pasatutako burmuin batzuekin. Plantxan edo txingarretan egindako arrain edo haragi baten lagungarri ere zoragarri daude.

Gari-zainzuri zopa hotza
Osagaiak Litro erdia salda edo ur Gari-zainzuriak fin txikituta, pixka bat zurituak eta beheko alde gogorra kenduta. Kilo erdia. 12 koilarakada esnegain likido 2 arrautza gorringo Azukre pixka bat Gatz pixka bat *Lau pertsonentzat Errezeta …

Zainzuri salteatuak
Zainzuri salteatuak Osagaiak Zainzuri zuriak, 2 sorta Koilarakada bat oliba olio Gatza Errezeta Zainzuriei beheko alde gogor eta lurtsua kenduko diegu. Horretarako, behe-behetik tolestu zainzuria eskuekin. Zainzuria alde zati ez hain gogorretik hauts dadin lortuko …

Zainzuriak beren horretan
Zainzuriak beren horretan Osagaiak Zainzuri zuri freskoak, 2 sorta Ura eta gatza Errezeta Zainzuriei beheko alde gogor eta lurtsua kenduko diegu. Horretarako, behe-behetik tolestu zainzuria eskuekin. Zainzuria alde zati ez hain gogorretik hauts dadin lortuko …

Zainzuriak tenpuran
Zainzuriak tenpuran Osagaiak Zainzuri zuriak, sorta handi bat 150 g irin Litro laurden bat ur Azukre pixka bat Okindegiko legamia prentsatua, 15 g Koilarakada erdi bat gatz Oliba olioa edo frijitzeko ekilore olioa Errezeta Irina, …

Zainzuri tortila
Zainzuri tortila Osagaiak Sorta bat zainzuri 3 koilarakada oliba olio 8 arrautza, joak eta gatza emanak Gatza Errezeta Alde gogorra eta lurtsua kenduko diegu zainzuriei. Zuritu. Muturra bereizi, 2 bat zm, eta xerra finetan moztuko …