Menua

Pasta nola egosi

  • pasta egosteko
  • pasta nola egosi
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Pasta nola egosi

Osagaiak

  • Ura
  • Gatza

Errezeta

Egosi aurretik axola handikoa da pasta mota ongi aukeratzea. Egosteko ez dute denbora bera behar pasta freskoak eta lehorrak, irin arruntaz egindakoak eta irin integralez egindakoak, edo espageti fin batek eta makarroi lodi batek.

pasta egostekoGarrantzitsua da, oso, fabrikatzaileak paketean jarritako jarraibideei kasu egitea, baina kontuan hartu kasu gehien-gehienetan behar baino denbora gehiago jartzen dutela. Pasta sobera egosia ez da oso goxoa. Komeni da “Al dente” puntu ospetsu hori harrapatzen saiatzea. Jakina, baina “al dente” hori ez da pasta gogor uztea ere. Pasta gogorra edo egosi gabea ere ez da ona.

Ur asko jarri kazola batean, ongi gazitua (10 g gatz ur litro bakoitzeko), eta kazola estali. Irakiten hasten den momentuan, pasta sartu eta irakin dezala su motelean, pasta ez dadin itsatsi hondoan eta puskatu ez dadin. 2 minutu segur aski izango dira, pasta egin berria bada, edo gehienez ere 8-10 minutu, pasta lehor gogorrenen kasuan. Baina erne, pasta integral batzuk askoz ere minutu gehiago behar izaten dituzte. Dena dela, esperientziak esango digu zer egin. Eta jakina, bakoitzaren gustuak ere kontuan hartu behar.

Egositakoan, pasta xukatu, iragazkiaz baliatuz, eta berehala erabiliko dugu, berriz ere kazolara sartuz, edo saltsarekin estaliz. Axola handikoa da pasta ez hoztea, gero berriz berotu beharrik ez izateko. Dena dela, berehalaxe erabili behar ez badugu, iragazkira irauli eta ur hotzarekin freskatu. Gero kazolara sartu eta oliba olio pixka bat bota, itsatsirik ez gelditzeko. Estalita utziko dugu. Berotu behar dugunean, lagungarria edo saltsa gehitu baino lehentxeago, mikrouhinen labean sartu.

Pasta nola egosi

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Pasta haragi eta limoi azalarekin

Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 3 baratxuri ale, txikituak 3 koilarakada oliba olio Haragi pikatua, 450 g (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizena ere baduena xamurragoa izan dadin) Esnegain likidoa, litro laurdena Limoi baten birrindura Perrexil …

Pasta txirlekin

Pasta txirlekin

Pasta txirlekin –  Osagaiak Tipulin txiki bat, xehe-xehe egina Baratxuri ale bat, txikitua Oliba olio pixka bat Ardo zuri pixka bat Baso erdi bat ur Arrozetarako txirlak, kilo bat Perrexil xehatua 600 g pasta, egosi …

Pasta carbonara

Pasta carbonara

Pasta carbonara –   Osagaiak Hirugihar ketua, 8 xerra, puskatan Litro erdia esnegain likido 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginak Koilarakada bat oliba olio 2 arrautza, joak Perrexil xehatua 700 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa …

pasta-bolognesa

Pasta bolognesa

Pasta bolognesa Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 3 baratxuri ale, txiki-txiki eginak 3 koilarakada oliba olio Haragi pikatua, 600 g (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizena ere baduena xamurragoa izan dadin) Tomate saltsa, litro laurdena Perrexil …

sukaldean-fondo0

Pasta salteatua, baratxuri, perrexil eta karrakelekin

sagaiak 6 baratxuri ale, xaflatan moztuak 8 koilarakada oliba olio Perrexil pikatua Kg bat karrakela edo magurio, egosiak eta oskoletik orratz batez atereak 600 g pasta, egosia berria, norberaren gustukoa (molde honetako jakietan egokiak dira …