Tomateak hegaluzez beteta romesko saltsarekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Tomateak hegaluzez beteta romesko saltsarekin –
Osagaiak
- 8 tomate heldu, ertainak eta trinko-trinkoak, betetzeko
- Hegaluzea oliotan edo ozpinetan, ongi hautatua, 8 zati
- Tipulin bat, xehatua
- Baratxuri ale bat, xehatua
- Perrexil xehatua
- Oliba olio birjina, 2 koilarakada
- 16 koilarakada romesco saltsa
- Gatza
Errezeta
Zurtoina fruituari itsatsia badago, ez mototsa kendu, politagoak geldituko baitira tomateak labetik pasatu eta gero. Bestetik, tomateei azpialdean egin ebaki bat, gurutze tankeran. Jarri ura suelto irakiten eta borborka hasten denean sartu tomateak, sail txikitan, eta eduki ur irakinetan segundo batzuez. Berehala sartu ur izoztuan, freskatzeko. Tomate guztiak uretatik pasatakoan edo galdostutakoan (sukaldari saritu batek esango lukeen bezala) azala kendu eta goiko aldean ebaki bat egin, txapel moduko bat kentzeko. Koilara txiki batekin, edo, aski ez bada, labana zorrotz batekin, barnealdea hustu, eta betetzeko hutsune bat utzi. Kendutako mamia gorde beste zeregin batzuetarako (tomate saltsa egiteko, konparazio batera) eta tomateen barnealdea gozatu, gatz pittin batekin.
Gopor batean hegaluzearen xaflak askatu, gehiegi ez puskatzen saiatuz, jatean geruzak sumatzeko moduan, eta gehitu tipulina, baratxuria, perrexil xehatua eta oliba olio birjina. Zuzendu gatz puntua. Hor dugu betegarria.
Tomateen azpialdean, romesco koilarakada bat jarri eta haren gainean hegaluze gobernatua. Tomateak beteta daudenean, bota gainera beste koilarakada bat romesco eta jarri txapelak. Bestela letxuga edo kogoiloa erabili azpian jarri eta polita egiteko. Tomateen gainera oliba olio birjinaren hari bat isuri eta mahaira.
Tomateak hegaluzez beteta romesko saltsarekin

Arroz eta hegaluze pastel hotza
Osagaiak Kg erdia arroz zuri, egosia 300 g hegaluze, kontserbakoa eta xukatua 250 g tomate saltsa hotz 250 g maionesa hotz 6 pikillo piper, zerrendatan moztua 2 eskukada oliba beltz eta berde, hezurrik gabe Errezeta …

Hegaluze salteatua tomate entsaladaren gainean
Osagaiak 4 hegaluze solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 200 g bakoitzak Oliba olioa 5 tomate umo 8 koilarakada handi oliba olio birjina Gatza Errezeta Txortena kendu eta labana zorrotz batez zurituko ditugu tomateak, kontu …

Hegaluzea eskabetxean
Osagaiak 1,5 kg hegaluze, garbi eta domina lodietan moztua (hobe isats aldekoak badira, samurragoak baitira) Irina eta frijitzeko olioa 2 tipulin eder, zerrendatan moztuak Porru bat, xerratan 8 baratxuri xister, osorik Erramua, hosto fresko bat …

Pasta tomate eta txorizoarekin
Pasta tomate eta txorizoarekin – Osagaiak 700 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak) 4 tomate handi, helduak, zurituak eta dadotan moztuak Tipulin handi bat 2 …

Tomate konfitatua
Tomate konfitatua – Osagaiak 30 tomate txiki (sortakoak), golfeko pilotaren tamainakoak 15 baratxuri ale Oliba olioa Gatza eta azukrea Ezkaia, 4 adaxka Laberako paper sulfuroztatua, orri bat Tomate konfitatua Errezeta Zurtoina kendu tomateei eta egin …