Menua

Txurroak

  • txurroak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txurroak

Osagaiak

  • Litro erdia ur
  • Gatza, ximiko bat
  • 250 g irin, bahetua
  • Oliba olioa

Errezeta

Sutan jarriko dugu ura, gatzarekin. Irakin eta xirripaka isuriko dugu irina edukiko dugun gopor edo ontzi batean, poliki-poliki, txurro-ore mehe leun bat itxuratu ahal izateko. Prest eduki orduko sartuko dugu txurro-maukan, aho kizkurrarekin.

Ugari jarriko dugu olioa berotzen eta kea jarioan hasi orduko hasiko gara txurro guztiak ateratzen, txurro-mauka ertzetik estututa. Ez ditzagun txurro asko batetan bota; zabal-zabal eta ongi frijitu behar dute, eta tenperaturari eutsi behar dio betiere olioak.

Guztiak frijitu ondoan, gainetik azukrea hautseztatu eta hoztu baino lehen jango ditugu txurrook. Ongi gorrituak nahi baditugu, orea egiterakoan 4 koilarakada uren ordez 4 koilarakada esne gehituko ditugu.

Txurroak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

erroskilak

Erroskilak

Erroskilak –  Osagaiak 400gr irin arrautza bat legamia goilakaradatxo 1 anis likorea 2 goilarakadatxo 150 gramo azukre 3 goilarakadatxo glass-azukre 4 goilarakada esne 4 goilarakada olio frijitzeko beste olio … Errezeta Gopor edo ontzi borobil …

Gailetak Naiara eran

Gailetak Naiara eran

Gailetak Naiara eran –  Osagaiak 70gr gurina 125gr azukre 200gr irina Arrautz 1 Lebadura koilara bat Gailetak Naiara eran Errezeta TRESNAK Albal papera Labea PRESTAKETA Lehenengo, bota osagaia guztiak. Nahastu egiten duzu eta masa bat …